XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espainia Europan Europa kontinente Euroasiarraren parte bat da.

Beste kontinente batzurekin gonparatuz oso hedadura txikia hartzen du.

Hala ere, oso jendeztatuta dago.

Espainia Europaren hegoaldean dago eta hedaduraren arabera, hirugarren postua hartzen du SESB eta Frantziaren atzetik.

Espainiak gainerako munduarekin harremanak ditu.

Espainiak kontinente guztietako herrialdeekin harreman politiko eta merkatalak mantentzen ditu.

Batez ere Europakoekin haien hurbiltasun fisikoagatik eta amankomunean dituzten interes ekonomiko eta politikoengatik.

Amerikarekin ere harreman estuak ditu, honi bere hizkuntza eta kultura eman bait dizkio.

Espainia nazioarteko erakunde askoren barnean dago.

Europako herrialderik zabalenak hauek dira: SESB, Frantzia eta Espainia.

Espainia munduan Lurra bi zatitan, berdinak gutxi gora behera, banatuta dago.

Ekuadorea da Lurra banatzen duen alegiazko marra.

Bi aldeak hemisferioak deitzen dira: Ipar hemisferioa ekuadorearen gainean dago eta Hego hemisferioa azpian dago.

Espainia Ipar hemisferioan kokatuta dago.

IPAR HEMISFERIOA / EKUADOREA / HEGO HEMISFERIOA.